XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.4.-Elizakoak ematean.
Otoitza:
Jainko Jauna,
zure Semea dugu bidea, egia eta bizia;
begi onez begira I. zure zerbitzariari;
eta, bere uste osoa zure itzean duen ezkero,
egizu, zure Semearen
gorputz-odol santuez indarturik,
pakean iritsi dadilla zure erreinura.
Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

3.1.- Jesus da Osasuna.
Jauna, Zu zara Osasuna.
Guri Bizia ematera etorri zinen gugana,
guri egokiera berriak ematera
eta gu etorkizun berrietara zabaltzera.
Jauna, Zuk zabaldu egiten dituzu gure bihotzak
eta hegoak ematen dizkiozu gure askatasunari.
Zuk sendatzen dituzu gure zauriak,
eta geure buruen jabe
eta gure senideen zerbitzari
izatera deitzen gaituzu.
Zuk, bizitzako aldarte mingarriak
osasuntsu bizitzen laguntzen diguzu,
eta geure txikitik helduak izaten.
Eskerrak Zuri, Jauna,
gure bizitzan parte hartu nahi izan duzulako
eta, gu azkeneraino maite izanik,
zeure jakinduriaren berri eman diguzulako:
maitasunak bakarrik ematen duen
osasuna eta salbamena. Amen.

1991, GAISOEN EGUNA. OSASUN PASTORALTZA.